Tratamenduak
HORTZETAKO INPLANTEAK
Hortz-txertaketak hirugarren hortzapenekoak dira.
Zuk hortz bat, bat baino gehiago,edo denak galdu badituzu, sustraiak barne, konponbiderik egokiena eta bikainena hortz-txertaketak egitea da.
Hortz-txertaketa bat, hain zuzen ere, medikalki purua izateaz gain, erabat bio bateragarria den titaniozko zilindro bat sustraien pareko hezurrean ipintzean datza.
Sustrai artifizial hau benetan sofistikatua da, hala, denetariko elementuak ezarri daitezke beregain, besteak beste, koroa bat, zubi bat (bi hortz edo gehiagorena), edota hortz-arku oso bat behar izanez gero. Hortz-txertaketek aparatu mugikor bat egonkortu dezakete, baita ere hortzak berreskuratu eta erabat finkatuta utzi, bai funtzionalki eta baita estetikoki ere.
Geure esperientziak eta jarduerak materia honetan erabat konfidantzazkoak egiten gaitu, alta, hala izango ez balitz, ezer kobratu gabe ordezkatuko genuke beste batengatik, zuk horrela gura baduzu.
AHO-BIRGAIKUNTZA
Arkitekto batek eraikina eraiki aurretik lursail baten azpia aztertzen duen moduan, guk zure ahoaren diagnostiko zehatza egiten dizugu ezer proposatu baino lehen.
Aho baten birgaikuntza maisulan bat da, bitxigintzaren pareko jardun eskerga zein zorrotza delarik; ezinbestean pentsatu, hausnartu eta burutu beharreko teknika metodiko, zientifiko eta estetikoa, alegia.
Lanak arrakasta izan dezan,esperientzia eta edertasunaren zentzua nahitaezkoak dira.
Egoerarik zailenak eta desorekarik latzenak konpondu daitezke; ez zalantzarik izan honetaz: gaur egun, mirariak ez dira zerutik erortzen, lan serio eta profesional baten ondorioz baizik…
Material onenen eta diagnostiko xehe baten laguntzaz, eta bidenabar, tratamendu eta zainketa paregabeei esker, zuk merezi duzun irribarrea berreskuratzeko gaude hemen.
PERIODONTZIA
Hortz-oien eta ehunengaixotasunak dira helduen hortzen galeren arrazoirik nagusienak.
Gaixotasun horiek oiei eragitendiete lehendabizi.
Gero, erasoa jo duten bakterioakoi eta hortzen artean sartzen dira, eta poliki-poliki hezurra txikitzen joatendira.
Orduan, osasun betean daudenzenbait hortz mugitzen hasiko dira, eta denboraren poderioz, hortz guztiakgaltzera irits daiteke gaixoa tratamendu bati ekiten ez badio.
Hortzak garbitzerakoan oisentikor, sukoi, edota odolezkoak izaten dira zaindu beharrekoak.
“Gingivitis” deituriko faseaizaten da hori.
Beranduago, hortzak eusten dituenhezurra gaizki dagoenean, eritasun periodentalak azaltzen dira; hortzak mugitu ez ezik, erori eta galdu egiten direlarik.
Gaixotasun horiek “piorrea” izenaz ezagutzen dira.
Gaur egun, tratamenduterapeutikoak biziki hobetu direnez, errazagoa da horiei aurre egitea.
Hortaz,egun, orain dela gutxi arte ezinezko izango zena egitea posible da, hau da,hortz guztiak salbatzea.
PROTESIA
Protesi mugikorrak:
Galdutako hortzen ordezkapena egiteko balio digute protesi mugikorrek, benetan baliagarriak eta merkeak dira,baina ahal bada halako konponbideak ekidin beharrekoak dira, jarri eta kentzen ibiltzea ez baita gauza samurra.
Protesi finkoak:
Besteak beste:
Koroa bakarra jartzea trinkotasuna aurkitzeko bidean, hortz bat edo gehiago ordezkatzeko zubia, zirkonio egiturak (erabat biobateragarriak) txertatutako horzdura ongi euts dezan, era egoki eta estetikoan.
Orain ez asko (eta gaur oraindik ere!) dentistek urrea, aleazio metalikoak, erretxina, amalgamak, erabiltzen zituzten… Hala ere, denborarekin,material horiek izorratu eta herdoildu egiten ziren, eta gainera, metalpisutsuak askatzen zituzten gorputzean hainbat patologia eta alergia sortaraziz.
Guk merkatuan dauden bitartekorik onenak erabiltzeko ardura dugu: Nobel Biocare Procera, Createch Medical,etabar…
Geure materialak, berriz,titanioa, zirkonioa eta zeramika dira.
Material berri horiekin ez dago arazorik, ez dute alergiarik sortzen, erabat bio bateragarriak baitira.
Haatik, ordenagailuen laguntzarekin, doitasun eta irmotasun ezin hobeak lortu daitezke.
Aipatutako konponbideek horzdura indartu eta ordezkatu dezakete, hala,hortz guztiak modu tinkoan mantendu ditezen, eta balio estetiko handiarekin, jakina.
ENDODONTZIA
Endodontzia nerbioa ateratzean datza, sustraien barneko kanalak (1, 2, 3, 4, etabar) zabaltzea, horien muturrera iristeko, hortz-barneko dena desinfektatzearekin batera (sustrai multzoa osotasunean), eta nerbioa ordezkatzea (alde organikoa: hortzaren pulpa) “gutta percha” deituriko material bio bateragarriaz.
Horrela, hortza babestea lortu, eta etorkizunean infekzio-arriskuak ekidingo dira.
Bidenabar, hortza salbatu, eta bere lekuan mantenduko da.
ODONTOLOGIA OROKORRA
Erauzketa, endodontzia, koroa, zubia, txertaketak,aparatu mugikorrak, etabar, bezalako konponbideak erabili aurretik, hortzaksendatzeko modu eta teknika errazak nahiz erasokortasunik gabeak daudela ez daahaztu behar.
Iraganean (eta gaur ere baitamalez), dentista batzuek material praktiko eta merkea erabili ohi zuten:amalgama, edo hortz-nahasketa, hau da, oreztapen edo enpaste beltza.
Teknika hori onartuta zegoenmaterial konposatu, zeramika, eta denetariko material bio bateragarriakexistitzen ez zirelako garai hartan.
Gaur egun, ordea, enpastebeltzak jartzea benetan onartezina iruditzen zaigu hala nola merkurioa,zilarra, eztainua, kobrea, nikela, edota bestelako produktu toxiko etaalergikoak daramatzatenak. Konposite eta zeramikatartekapen (inlays) teknikari esker, zati batean izorratutako edota apurtutakohortz bat berreraiki daiteke, zati hori konpontzearekin soilik.
IRRIBARREAREN ESTETIKA
Hortz-oi agerikoak, hortz horiegiak, zikinuneak, kolore grisekoak, zorrotzegiak, ezberdinegiak, apurtuak, lertzoarekin,txantxarrarekin, edota hortz gabeziak… azken finean, itsusitu egiten dute.
Irribarreak armonia, nortasuna eta argia esan nahi du.
Beti hobetu daiteke eta guk merezi duzuna eman diezazukegu.
Geure bezero batek behinola hala esan zigun: “Zuek hortz-haginak konpondu dizkidazuenetik, ez zaizkit aurpegiko zimurrak axola,neure irribarre berria ikusi eta miresmena sentitzen dut”.
Koroak, karillak, herspenak, zuritzeak, mikrokirurgia periodontala, txertaketak, zubiak, garbitasuna, aurrezaintzea… dira erabiltzen ditugun bitartekoak zure irribarrea hobetu eta berreraikitzeko,ahalik eta irribarrerik distiratsuena izan dezaz
AURREZAINKETA
Aspaldi batean, Txinan, sendagileak gaixoen eritasunak saihesteko zeuden…
Akupuntura bezalako teknika zaharrak erabiltzen zituzten erien osasuna eta egonkortasuna mantentzeko.
Geure bezeroak erregularki kontrolatuta daudenez, beren seme-alabak ekartzen dizkigute minik sentitzen ez dutenean ere.
Ahoa eta hortzak osasun betean izateko modurik onena delako.
Etenik gabeko zainketari esker, pitzaduren itxiera edo garbiketaren ikasketa landuko ditu bezeroak, eta ezin da ahaztu txantxarra atera berri den hortza atzemateak duen balioa.
Zergatik itxaron hortz bat erori arte,edo txantxarra sufritzen hasi arte, edo gaixotasun periodontal bat izan arte? Aurrezainketa egitea kexatzea bainohobea delako, azken batean.
Odontologian, egia hau beste espezializazioetan baino ziurragoa dela esan daiteke; beste gaixotasun batzuetan ez bezala, hortzak ez baitira bakarrik sendatzen.